XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oraindik balia zaitezke Raoulez zure eginkizuna burutzeko.

Berak bakarrik ezagutzen du gazteluaren barrualdea.

Edonola ere, gainetik begirik ez kentzeko erabakia hartzen duzu.

Simone eta Raoulengana itzuli eta esaten diezu: - Jean-Paul eta Marie aurkitzea da orain gure problema.

- Raoul, ongi ezagutzen al duzu gaztelua? - Neure esku-ahurra bezain ongi - erantzuten dizu.

Orain badakit zergatik, pentsatzen duzu zeure golkorako, baina ozenki zera azaltzen duzu: - Beraz, uniformeak eta dokumentu faltsuak erabiliko ditugu sartzeko, eta zuk gure lagunenganaino eramango gaituzu.

Zuen itxura berria guztiz eraginkorra da, eta pixkat geroago, han zoazte Baderhoff gazteluko pasabide luzeetan aurrera.

Baina orain, nazien gotorlekuan sartuta zaudelarik, are urduriago zaude Raoulen ondoan.

Jean-Paul eta Marieganaino gidatzen uztera arriskatuko al zara? Agian, ez duzu lagunekin elkartzeko aukerarik izango, Raoulek lehenago salatu zintzake eta.

Hobe ote litzateke lagunak non dauden Raouli aterarazten saiatzea, nahiz eta hori susmagarria gerta lekiokeen berari?.

Raouli lagunenganaino eramateko eskatzea erabakitzen baduzu, pasa 72. orrialdera.

Informazioa aterarazten ahalegintzen bazara, pasa 124. orrialdera.